Estadio Berria 2019an hasi zen itxura hartzen, esparru sozialean egindako lanei esker. Agora plaza eta Working Estadio guztiok erabiltzen ditugun bi gune dira. Espazio hauek instalazioen zerbitzuak aberastu dituzte.
Estadio Berria 2019an hasi zen itxura hartzen, esparru sozialean egindako lanei esker. Agora plaza eta Working Estadio guztiok erabiltzen ditugun bi gune dira. Espazio hauek instalazioen zerbitzuak aberastu dituzte.
Estadio Berriaren lehen faseak tenis pista nagusi berri bat ekarri zuen. Futbol zelaiaren eta tranpolin igerilekuaren artean kokatuta, gure instalazioetako pistarik handiena da. Erretxinaz egindako supersoft pistak 4ko abiadura du (ertain-azkarra) eta Nazioarteko Tenis Federazioak probatu du aldez aurretik. Halaber, LED bidezko argiztapen sistema du.
Tenis pista nagusi berriak txapelketa nazionalak hartzeko indarrean dagoen araudia betetzen du. Gainera, lehiaketetarako harmailak jartzea ahalbidetuko du.
Fase hau 2022ko martxoan amaitu zen.
2023ko azaroaren 25ean, jarduerei bideratutako eraikin berria ireki zen. Honek, klase bideratuentzako 2.000 metro karratu ditu bere barnean, baita energia garbia sortzera bideratutako 800 metro karratuko estaldura ere.
Aurrekoa baino urbanizazio adeitsuago bat, non oraingo jardueren eta trinket-eraikinaren arteko integrazio arkitektonikoa nagusi izan den. Ondoriozko guneak 6 jarduera-gela barneratzen ditu:

1 GELA . Jupiter (450m2).
Jarduera anitz hartzen ditu, Bodypump, Zumba, Core, Bodystep, GAP, Bodybalance… eta askoz gehiago.

2 GELA - Lurra (330m2)
Yoga, Zumba, Pilates Barre edo Bizkar aktiboa bezalako jarduerak barneratzen ditu.

3 GELA - Marte (330m2),
Pilates da gelan ematen den jarduera nagusia.

4 GELA - Merkurio (330m2)
72 spinning bizikletekin hornituta.

5 GELA - Artizarra (330m2)
HIIT/Funtzionala, GAP, Todo Tono, HIIT edo hauek bezalako beste intentsitate altuko tarteetan oinarritutako entrenamenduak.

6 GELA - Aero (80m2),
non jarduera nagusia Pilates Aero den.
800 metro karratuko estalkia plaka fotovoltaikoz “josita” dago, besteak beste, eraikin berria energetikoki jasangarria izan dadin laguntzeko. Hori guztia, egungo kirol-pista estalian eta trinketean bertan mantentzen den jarduera elkartua eta bizia ahaztu gabe.
Gune berri honetan, airearen berritze jarraiari jarri diogu arreta berezia, honen kalitatea bermatzeko. Gela bakoitzean kokatutako banakako klimatizatzaileek, airearen kalitatea ezinhobea izan dadin bermatzen dute, gelaren tenperatura beharren arabera zehaztea ahalbidetzen dute eta airearen berriztatzeak (gela osoaren airea, aire garbiarekin aldatzen denean) behar baino askoz gehiagotan aldatzen dute aldiro.
Spinning gela, Europako handienetako bat izanik, anfiteatro itxura du eta gela inmertsibo batean bihurtzea bilatu da, musikaren erritmora oinpekoei eragin ahal izateko. Gainera, erabiltzaileen eta irakasleen arteko erabateko lotura ahalbidetu da paintailei, ikus-entzunezko efektuei zein akustika ezinhobe bati esker. Bestalde, HIIT gela intentsitate altuko tarteetan banatutako entrenamenduei bideratuta dago eta GAP edo “Todo Tono” bezalako jarduerak barnera ditzake baita.
Bigarren solairuan kokatutako gelak yoga, pilates edo bizkar aktiboa bezalako jarduera “leunentzat” bideratuta daude. Hauek harizki laminatuko zoruak, ispiluak, material xurgatzaileak sabaian zein hormetan eta beirate zabalak dituzte. Gainera, bere korridore luzeek pertsonen fluxu leuna ahalbidetuko dute edukiera osoko uneetan.
Estadioren atal soziala pizteko, sarrera libreko 200m2-ko entrenamendu belargune bat sortu da, abonatuek euren entrenamendu funtzionalak zein luzatze-ariketak antola ditzaten. Halaber, honen ondoan sarrera libreko “kardio” gune bat sortu da ere, zeinetan kardiobaskular motako makina anitz aurki ditzakegun; bizikletak, elipktikak eta step makinak haien arten. Gunea eserlekuekin eta jardueren bitartean itxaroteko sofa desberdinekin hornitu da, gainera, vending gunea eta auto-hozkaildun iturriak aurki ditzakete erabiltzaileek.
Kirol Plus kirol-formula berria: 18 jarduera, +700 saio hilabetero, urteko 12 hilabeteetan
Orain arte, abonatuek talde itxietan eta ordutegi zehatzetan izena eman zezaketen ikastaro bakoitzeko. Orain, hilabetero 700 saio baino gehiago eskainiko dira, muga barik eta helburu desberdinen arabera bideratutako 18 jarduera barneratzen dituen eskaintza bakarra. Gainera, sarrera librea ahalbidetzen du oraingo Fitness zerbitzura. Honako jarduerak aukera ditzakezu: bodybalance, bodypump, bodystep, core, bizkar aktiboa, funtzionala, GAP, HIIT, pilates, HIIT pilates, spinning, guztia tonoan, yoga, zumba, pilates barre, aero pilates edo 65+ jarduera.
Formula berri honen abantailak ordutegi malguagoa eta eduki-aniztasun handiagoa eskaintzea, izen-emateak, berritzeak edo plaza-erreserbak kudeatzeko erraztasun handiagoa, urteko hamabi hilabeteetan jarduera fisikoa egiteko eta osasuna mantentzeko aukera eta merkatuan dauden berrikuntza guztiekin hornitutako espazio modernoa eta bakarra gozatzeko aukera dira.
Estadio Berriaren azken fasea eraikin nagusiaren eraberritze osoan oinarritzen da. Honek 25 metroko bi igerileku berri eta argi naturala izango duen hezkuntza-igerileku gainezkatua hartuko ditu.
Gainera, sauna, hamam eta kontraste-dutxak dituen gune termal bat izango ditugu espazio berean integraturik.
Aldagela orokorrak eta familiarrak erabat berrituko dira, zentralizatuak eta askoz erosoagoak.
Gainera:
Ekintzak 2024ko urrilean hasi ziren eta 18 eta 24 hilabete arteko iraupena izango dute.